Ondare kulturala/Monumentuak

Ondare kulturala/Monumentuak

Hedadura oso txikiko gunea da, parroki-elizaren inguruko etxe bakar batzutara mugatzen dena. Mendi-hegal aldapatsu batean lekuturik Leaburura doan bide zaharraren igarogune da. Gaurkotze prozesua ibarrean gorpuztu da, hiriguneak herri honetan usadiozko izan den itxurari eusten dion bitartean.

San Juan Bataiatzailearen Parroki-Eliza da, oinpean Leaburuko galtzadari bide emateko dorre irekia duela, herrixka honetako elementurik  adierezgarriena. Ez da neurri handikoa, gurutze latiniarrezko oinplanoa du, gurutzeriazko gangek osatutako estalkiak eta dorrea oinpean. Alde  honetan lekutzen da portada nagusia eta bertan arkitektura motiboak edergarri gisara erabiliak daude. Arkupea dagoen lekuan arku zorrotzeko atea ikus daiteke, gaur egun itxia dagoena. 
Udaletxea parroki parean dago. Oso erraz antzematen zaio udaletxea dela, eraikuntza mota honek izan ohi duen oinarrizko egitura bait du: arkupea, balkoi nagusiae.a. Gainerakoa hainbat baserrik osatzendute.

Leabururako errepidean Artabe saila lekutzen da. Bertako bi baserriek, Artabe Onuzkoa eta Artabe Auzkoa alegia, beheko sua gorde dute. Azken honek eraikitze-data, 1805, ateburuan dauka.

Galarragak bertan inor bizi ez bada ere, fatxadan armarria du. Egoskozabalek, hau ere etxebizitza gisara bazter utzia, arkitektura ezaugarri adierazgarriak ditu; ateburuko idazkiak badirudi baserria eraiki zeneko datari, XVI. mendeari egiten diola erreferentzia.

Ibarrerantz eginda Aranguren Auzkoa 1803an eraikia, eta Egoarre ditugu, honek fatxada nagusian egurrezko bilbadurak dituela. Berastegira doan errepidearekiko bidegurutzean San Jose baselizaguruztokia lekutzen da inguruan dagoen paperfabrikari izena ematen diona.

Errota izan zen XIX. mende amaiera arte, harik eta Garin eta Berroeta anaiek egungo fabrika sortu zuten arte. Beotibar baserria Nafarroarako Errege Bide zaharraren ondoren dago. 1321ean nafar eta gipuzkoarrak elkarren aurka jarri zituen guduaren izenari eutsi dio.

BELAUNTZAKO ONDARE INBENTARIOA

Udal etxea
Belauntzako Udaletxea