Historia
Historia
Belauntza udalerriak gudu-gertakari bati uztartua du bere izena, 1321ean burutzen zen Beotibarko guduari hain zuzen. Gudu hau nafar eta gipuzkoarren artean zegoen burruka-giroaren baitan gorpuzten da: gertakaririk gertukoen bezalaxe gipuzkoarrek Gorriti gazteluari egindako eraso eta
suntsiketa dugu; honen aurrean nafarrek, Tolosa bere egiteko erabakia hartuazutelarik, Gil Lopez Ot"iezkoaren agindupean gizaseme talde txiki bat baizik ez zuten aurkitu. Gudu honek badu nolabaiteko antzekotasunik Orreagako guduarekin, gipuzkoarrak kopuruz urriagoak izan arren arerioa hankaz goratu eta atzera egitera behartzenbait dute. 1374ean, Ahaide Nagusiek ingurualde osoan zuten nagusigoaz libratu nahiz, Belauntza elkartasun izkribu baten bitartez Tolosarekin auzakotu Zen, inguruetako beste hogeitalau herrirekin batera.
1379. urtean Gaztelako erregeak berretsi zuen eta 1385ean berritua izan Zen. Batura honekin Belauntzak Tolosako alkatearen aginpidea onesten zuen gorabehera zibil eta kriminalei zegokienez eta sor zitezkeen baterako gastuetan esku-hartzera konprometatzen zen, baina bere ekonomiazko administrazioari, mendien erabilerari eta lurraldeen mugaketari eutsiaz. Belauntzak urte luzeetan Tolosari uztartua egin zuen ibilbidea.
1800 arte ez dio hiribildu titulua eskuratzeko eskaerarik egingo Errege Batzordeari. 1802an Carlos IV.ak emandako Errege Agiri bitartez eta Erret Haziendari 8161 erreal ordaindu ondoan hiribildu maila eskuratuko du. 1804ean Tolosan bildu ziren Biltzarretan esku hartu zuen. 1805ean Ibarrarekin batera "Olabide Zubiko", Batura osatu zuen, handik aurrera Probintziako Biltzarretara bat eginda bertaratzearrean. Ekonomia-aribideari dagokionez, aipatzekoa da papergintzak izan duen garrantzia, udalerrian bertan bi fabrika zituelarik, San Jose bata, XIX. mende akaberan sortua, eta Beotibarko paperfabrika bestea.
Belauntza