Gizarte zerbitzuak

ORDUTEGIA

Gizarte langilea ostiraletan izaten da udaletxean, goizeko 10:00etatik – 14:00etara.

 

HITZORDUA

Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko hitzordua eskatu behar da aldez aurretik.

Hiriburu 14, 20491 Belauntza (Guipuzkoa)

Tfno.: 943 67 43 66 

fax 943 67 50 39

E-mail: gizarte@belauntza.eus


 

HELBURUA ETA ZERBITZUAK

Gizarte Zerbitzuetako Lansaila Belauntzako biztanle guztiei gizarte-zerbitzu eta baliabideetarako sarbidea bermatzeko sortu da. Lansail honek herritarrek izan ditzaketen zailtasun sozialak baloratzea eta konpontzea du helburu, beren bizi-kalitatea hobetuko duten baliabideak eskainiz. Beraz, herritarrei beren eskubide eta baliabideei buruzko informazioa, balorazioa eta orientazioa ematea dagokio eta udalaren gaindiko prestazioak tramitatzea.

Informazioa: Kasuan kasu zehaztutako baldintzak betez gero, erabiltzaileek gizarte-babeseko sareak oro har eta gizarte-zerbitzuetako sistemak bereziki eskaintzen dituzten zerbitzuetarako eta prestazioetarako sarbidea izan dezaten beharrezkoa den informazioa eskaintzen dugu.

Balorazioa: Kasu bakoitza baloratzen dugu, bakoitzaren beharrak ebaluatu ondoren.
Orientazioa: Behin erabiltzailearen beharrak aztertu ondoren, zerbitzu edo prestazio egokienetarantz bideratzen dugu, banakako plan bat prestatuz, jarraipena eskatzen duen esku-hartze motaren bat behar duenean, eta beti ere erabiltzailea horretarako prest dagoenean.

Hona hemen bai gestio, nola informazio mailan zehaztutako helburuak lortzeko, gizarte zerbitzuak eman ditzazken laguntzak:

Prestazio ekonomikoak:

   - Gizarte Ongizateko Fondoa. (3. Mundurako laguntzak)

   - Kotizatu gabekoen ezintasun pentsioa

   - Seme-alabak dituzten familiei laguntza
   - Oinarrizko errenta.
   - Larrialdietako laguntzak

  

Ezienduentzako laguntzak:
   - Laguntza teknikoak
   - Zentro okupazionalak
   - Aisialdirako programak
   - Aparkatzeko txartelaren eskaera
   - Minusbali baloraketa
   - Egoitzak
   - Lan babestua
   - Etxez etxeko laguntza
 

   Babesgabeko egoerei aurre egiteko laguntzak:
   - Zentroetan hartzeko programak
   - Familietako esku hartzea
   - Laguntza teknikoen zerbitzua
   - Laguntza juridikoa
   - Laguntza sikologikoa
 

   Adineko pertsonei laguntzak:
   - Etxez-etxeko laguntza
   - Famili harrera
   - Eguneko zentroak
   - Egoitzak
   - Familiei laguntzeko programak
   - Telealarma
   - Ezintasunaren baloraketak
   - Oporraldiak eta bainuetxeak