Arkitektoa
ORDUTEGIA
Arkitektoa asteazkenetan izaten da udaletxean, goizeko 10:00etatik – 14:00etara.
HITZORDUA
Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko hitzordua eskatu behar da aldez aurretik.
Hiriburu 14, 20491 Belauntza (Guipuzkoa)
Tfno.: 943 674366
fax-a: 943675039
e-Mail: arkitektoa@belauntza.eus
HELBURUA ETA ZERBITZUAK
Udaletxeko hirigintza sailak Udalerriko hirigintza-garapenaren plangintzaz ardiratzen da, obrak egiteko edo nahi duzun jarduera ekonomikoa aurrera eramateko lizentziak eta baimenak tramitatzeaz gain.
Hirigintza plangintza
- Udal plangintza egin eta betetzen dela ziurtatzeko jarraipena eta kontrola egin (Hiri Ordenazioko Plan Orokorra, Plan Partzialak)
- Herritarrei indarrean dagoen plangintzaren eta tramitatzen ari denaren berri ematea.
- Hirigintza kudeaketa: kudeaketarako bitartekoak tramitatzea eta haiei buruzko informazioa ematea.
Hirigintza diziplina
- Obrak egiteko baimenak tramitatzea, bai lizentzia bidez bai aurretiazko jakinarazpen bidez.
- Bide publikoa okupatzeko baimenak tramitatzea.
- Jarduerak (saltokiak, tailerrak, tabernak...) hasteko eta jarduteko baimenak tramitatzea.
- Egoera txarrean dauden eraikinei ekiteko aginduak ematea eta aurri-espedienteak tramitatzea.
- Orubeen eta eraikuntzen segurtasuna, osasungarritasuna eta apaintasun baldintzak zaintzeko obrak egiteko aginduak eman.
- Obretan eta jardueretan legea betetzen dela kontrolatzea, salaketak, zigor-espedienteak eta abar tramitatuz.
Beste zeregin batzuk
- EIT Eraikinen Ikuskapen Teknikoen txostenak tramitatzea.
- Lursailak eta eraikinak banantzeko lizentziak, pasabideetarako lizentziak eta abar tramitatzea.