Web edukia bistaratu

ORDUTEGIA

Arkitektoa asteazkenetan izaten da udaletxean, goizeko 10:30etatik – 14:30etara.

 

HITZORDUA

Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko hitzordua eskatu behar da aldez aurretik.

Hiriburu 14, 20491 Belauntza (Guipuzkoa)

Tfno.: 943 674366

 

HELBURUA ETA ZERBITZUAK

Udaletxeko hirigintza sailak Udalerriko hirigintza-garapenaren plangintzaz ardiratzen da, obrak egiteko edo nahi duzun jarduera ekonomikoa aurrera eramateko lizentziak eta baimenak tramitatzeaz gain.

Hirigintza plangintza

  • Udal plangintza egin eta betetzen dela ziurtatzeko jarraipena eta kontrola egin (Hiri Ordenazioko Plan Orokorra, Plan Partzialak)
  • Herritarrei indarrean dagoen plangintzaren eta tramitatzen ari denaren berri ematea.
  • Hirigintza kudeaketa: kudeaketarako bitartekoak tramitatzea eta haiei buruzko informazioa ematea.

Hirigintza diziplina

  • Obrak egiteko baimenak tramitatzea, bai lizentzia bidez bai aurretiazko jakinarazpen bidez.
  • Bide publikoa okupatzeko baimenak tramitatzea.
  • Jarduerak (saltokiak, tailerrak, tabernak...) hasteko eta jarduteko baimenak tramitatzea.
  • Egoera txarrean dauden eraikinei ekiteko aginduak ematea eta aurri-espedienteak tramitatzea.
  • Orubeen eta eraikuntzen segurtasuna, osasungarritasuna eta apaintasun baldintzak zaintzeko obrak egiteko aginduak eman.
  • Obretan eta jardueretan legea betetzen dela kontrolatzea, salaketak, zigor-espedienteak eta abar tramitatuz.

Beste zeregin batzuk

  • EIT Eraikinen Ikuskapen Teknikoen txostenak tramitatzea.
  • Lursailak eta eraikinak banantzeko lizentziak, pasabideetarako lizentziak eta abar tramitatzea.