2022·09·27
Hurrengo urriaren 11an, asteartea, goizeko 9tan, Belauntzako Udaletxeko medikuaren kontsultan gripearen aurkako txertoa hartu ahal izango da.
2022·02·02
Belauntzako frontoian pilota partidua egongo da Martxoak 5en, arratsaldeko 18tan, Bengoetxea VI eta Esnaola Maiz eta Erasun kontra. Sarrerak Belauntzako ostatuan, Belauntzako bentan eta Leitzako arakindegian salduko dira, 10 eurotan. bestela, whatsappez hurrengo telefonora: 695 77 92 24
2021·04·19
Etxebizitzak eraikitzeko erabiliko den ondarezko ondasuna besterentzeko lizitazio iragarkia.
Belauntzako Udalak, 2021eko martxoaren 31n egindako ezohiko osoko bilkuran, etxebizitzak eraikitzeko erabiliko den udal jabetzako eskolen eraikina besterentzea eraenduko duten administrazio-klausula partikularren eta baldintza teknikoen agiriak onartzea erabaki zuen.
2021·04·14
Belauntzako Udalak 2021eko martxoaren 24an egindako ezohiko osoko bilkuran erabaki du hasierako onespena ematea Belauntza ko Udalaren eta Jose Saizar Amundarainen artean izenpetuko den Belaun tza ko Hiri Antolaketako Plan Orokorraren A.U.10 «Saizar» hirigintza-eremua ituntze-sistemaren bidez kudeatzeko hitzarmen arautzailearen proposamenari eta hirigintza-hitzarmenaren proposamena jendaurrean jartzea 20 eguneko epean Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN eduki osoa argitaratuta.
2020·03·23
COVID-19 BERTAN BEHERA BOLUMEN HANDIKO TRASTE ZAHARREN BILKETA ZERBITZUA
COVID-19aren hedapena ekiditeko, martxoaren 24tik aurrera, eta bestelako abisurik jaso arte, bertan behera geratzen da bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzua.
2020·03·23
Trantsizio Ekologikoko Ministerioak emandako jarraibideak haintzat hartuta, COVID-19aren proban positibo eman duten edota berrogeialdian dauden herritarrek EZ DUTE HONDAKINEN BEREIZKETARIK EGINGO eta HONDAKIN GUZTIAK ERREFUSAREN EDUKIONTZIETARA BOTA BEHARKO DITUZTE ONDO ITXITAKO PLASTIKOZKO POLTSETAN. Debekatuta dago, birziklatzeko beste edozein frakzioren (organiko, ontzi, paper, beita, arropa) edukiontzietan sartzea edo inguruan lurrean uztea.
BELAUNTZAKO KULTUR ETXEAN 2020·01·02
Afrikako ekialdeko isladak. Kenia 78 – Tanzania 82
Aurkezlea: Mikel Garaikoetxea Noiz: 2020ko urtarrilaren 23an. Ordua: 20:00etan. Euskaraz.