Web edukia bistaratu

Agenda 21

AGENDA 21 BELAUNTZAKO IRAUNKORTASUN ADIERAZLEAK

Belauntzako Agenda 21 proiektuaren baitan iraunkortasun adierazleen kalkulua egin da azkeneko bi urte hauetan.

Iraunkortasun adierazle hauek mota askotakoak dira, adibidez, sorturiko hondakin kopurua, berziklaturikoa, ur kontsumoa, energia kontsumoa, etab.

Jarraian atsikirik duzuen txostenean kalkulaturiko adierazle guztiak dituzue ikusgai.

Kontuan eduki behar da gehienez ere 2010 urtera arteko datuak lortu ahal izan direla, izan ere adierazle hauen kalkulua egiteko beharrezko datuak hainbat administrazio eta instantzia ezberdinetatik jaso behar dira eta datu horien eguneratzea ez da izaten oso erregularra.

Adierazle hauen kalkuluarekin Belauntzako Iraunkortasunaren eboluzioa neurtu nahi da, izan ere urtero neurtuko dira adierazle hauek, eta lorturiko emaitza eta ondorioen bidez Udalaren jarduna eta politikak markatu ahal izango dira.

Datuen interpretazioa eta txostenaren inguruko edozein zalantzaren argiketarako bergara.tgiuz@gmail.com helbidera jo dezakezue.

Belauntza, 2012ko irailak 13

 

Fitxategiak

PDF
205,2 Kb.