2020·03·23
COVID-19 BERTAN BEHERA BOLUMEN HANDIKO TRASTE ZAHARREN BILKETA ZERBITZUA
COVID-19aren hedapena ekiditeko, martxoaren 24tik aurrera, eta bestelako abisurik jaso arte, bertan behera geratzen da bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzua.
2020·03·23
Trantsizio Ekologikoko Ministerioak emandako jarraibideak haintzat hartuta, COVID-19aren proban positibo eman duten edota berrogeialdian dauden herritarrek EZ DUTE HONDAKINEN BEREIZKETARIK EGINGO eta HONDAKIN GUZTIAK ERREFUSAREN EDUKIONTZIETARA BOTA BEHARKO DITUZTE ONDO ITXITAKO PLASTIKOZKO POLTSETAN. Debekatuta dago, birziklatzeko beste edozein frakzioren (organiko, ontzi, paper, beita, arropa) edukiontzietan sartzea edo inguruan lurrean uztea.
BELAUNTZAKO KULTUR ETXEAN 2020·01·02
Afrikako ekialdeko isladak. Kenia 78 – Tanzania 82
Aurkezlea: Mikel Garaikoetxea Noiz: 2020ko urtarrilaren 23an. Ordua: 20:00etan. Euskaraz.
Bolajoko federazioak jakinarazi digu izena emateko epea zabalik dagoela federatu ahal izateko 2020·01·01
BOLAJOKO FEDERAZIOAREN IZEN-EMATEA
Zuetako askok parte hartu zenuten San Juanetan antolatu zen txapelketan eta animatu nahi zaituztegu maiatzaren 24an Belauntzan egingo den hurrengo tiraldian parte har dezazuen. Parte hartu ahal izateko federatuta egon beharko da, txapelketa ofiziala izango baita
COVID mapa
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.